XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Planteamendu eboluzionistatik abiatzen da Teilhard Errealitatearen aurreranzko garapenari
Izan ere, giza-kontzientzia kontzientzia supraindibidualaren gaindi doa, nor bakoitzaren izaera suntsitu gabe goragoko baterakuntza batetara jotzen duelarik.
Beraz, baterakuntza bideetan jarri gaituen dinamismoa arrazoitu eta azaIduko duen muga beharrezkoa da.
Azken Muga hori
Teilhard de Chardin-ek ez du Jainkoa errealitatearen sortzaile ez denik esaten.
Dena den, hasieran errealitatea hain osatu gabea baita, utz dezagun auzia bere horretan.
Alabaina errealitate hori
Prozesu hori bideratu eta Azken Puntu Jomuga horretan bilduko duen Jainko Jomuga horren behar handiagoa dugu (nolabait esateko) hasierako Jainkoarena baino.
Dena den, filosofiaren historian, Jainkoa errealitatearen sortzaile bezala ikusi dutenak askozaz gehiago izan dira.
Erlijio kreazionisten inguruan bizi diren kulturetan, batez ere: judu, kristau, islandar kulturetan, adibidez.
Metafisika zorrotz eta bizia landu da kultura horietan.
Metafisikak galdera hauek egiten ditu errealitatearen aurrean: - Zer dela eta errealitatea?.
- Aurrez-aurre dugun errealitate hau zergatik eta nola hasi zen?.
Kultura horietan gehiengo batek gure adimenarentzat onargarri ikusi du erantzun hau:
Erantzun honek asetzen ditu galdera haiek.
Jainkoa errealitatearen sortzaile eta eragile bezala azalduz eman diren frogak era askotara jarriak izan dira.